lunes, 28 de marzo de 2011

2011/03/26
URREZKO PUNTU BAT

Bai, oso puntu garrantzitsua Olaizola II.ak eta Beginok gaur Labriten lortu dutena Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalaurrekoetako ligaxgako bigarren ihardunaldiko partiduan Gonzalez eta Laskurain 22-19 menderatu ostean.

Olaizola II.ak prentsaurrekoan esan duen bezala, hasieran azkarregi jokatu du baina Begino izan da partidua berean mantendu duena. Urdinek ere huts franko egin dituzte -batez ere Gonzalez- baina partidu osoan zehar oreka izan da markadorean.
Bukarean gorriek urdinek baino freskoagoak jardun dute eta hori erabakigaria izan da azken txanpan.
Clasificación

Behin Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalaurdenetako ligaxkako bigarren ihardunaldiko partidua jokatuta, honela dago sailkapena:

Hemen zapaldu.
011/03/28
FINALAURREKOETAKO AZKEN PARTIDUAK IRUÑEA ETA EIBARREN IZANGO DIRA

Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako finalaurrekoetako ligaxkako azken partiduak Iruñeko Labrit eta Eibarko Astelena pilotalekuetan jokatuko dira.
Larunbatean Nafarroako hiriburuan Mtz. de Irujok-Merino II.ak eta Gonzalez-Laskurainek elkarren aurka jokatuko dute 18:00 etatik aurrera Nitrok zuzenean eskeiniko duela.
Neurketa hau interneten bidez ere ikusi ahal izango daFRONTON programan.
Pilota aukeraketa asteazkenean 11:30 etan izango da.

Beste aldetik Eibarren Olaizola II.a-Begino eta Xala-Barriola aurrez aurre izango dira. Aukeraketa osteguneko 11:30 etan izango da. 
Behin Euskadi Goza ezazu Binakako txapelketako finalaurrekoetako bigarren ihardunaldia jokatuta sailkapena honela dago. 

martes, 18 de enero de 2011

Aimar Olaizolak eta Beginok soisoi onenean

Aurreko asteburuan Aimar olaizolak eta Aritz beginok,merino eta Aritz Lasai izan zuten aukari eta oso partido gogorra eta polita egin zuten.Merinok izugarrizko partidua egin zuen,ala here goizuetarrrak eta bere atzelariak menpe izan ziren.

Honen nguruan berri gehiago nahi badezu klik egin hemen

jueves, 23 de diciembre de 2010

Aitor Zubietaren lesio larria

Binakako Txapelketa irabaztetik kirofanora pasa beharko du Etxarri Aranazko Aitor Zubieta pilotariak. Bigarren mailako buruz burukoan aritzekoa zen ostiralean baina txapelketari uko egin behar izan zion, eskuin eskuko kailua zabaldu zitzaiolako. Horren aurrean, geldialdia egin eta kailua behar bezala osatzeko tartea hartzea erabaki zuen etxarriarrak. “Denbora asko neraman arazo horrekin arrastaka, eta geratzeko eta eskua osatzeko denbora iritsi zela erabaki genuen. Txapelketa uzteak pena handia eman zidan, kolpe eta momentu onean nengoelako, baina horrela ezin da atera txapelketa batera” zioen etxarriarrak aurreko astean. 

Bada, kailua bere osotasunean sendatzeko hilabete inguruko baja izango du Zubietak eta tarte hau ere ezker belaunean artroskopia egiteko baliatuko du atzelari etxarriarrak. Artroskopia ebakuntza astelehenean eginen diote Urbarmin klinikan, eta Aspek bidalitako partean jasotzen denez, pilotariak 4 edo 5 aste emango ditu kantxetatik kanpo. Izan ere, belaunak arazoak eman dizkio Zubietari. Pilotariak 16 urte zituela kolpea hartu zuen, belauneko hezur bat askatu zitzaion eta artroskopia baten bidez torloju batekin soldatu zioten. Azkenaldi honetan pilotariak erresonantziak egin ditu belauna nola zegoen jakiteko eta torloju hori berriz ere ongi eusteko ebakuntza egitearen beharra ikusi zioten. Ez omen zen azkar eta presaka egiteko kontua, baina kailua osatzeko geldirik zegoela aprobetxatu nahi izan dute aldi berean belaunaren arazoari heltzeko. 

Kailua garbitu egin diote, eta badirudi ongi ixten ari dela, eta ebakuntza egin eta hurrengo egunean joango omen da etxera, baina maiatz erdira arte geldirik egon beharko du etxarriarrak. Udako torneoetarako ongi osatzea da bere asmoa, udan dena emateko.